DÍAS: MARTES de 18h a 21h.
LUGAR: Teatro Campos Elíseos. . Ver en Maps.
PRECIO: 80€ mes / 200€ trimestre
PROFESOR: Egoitz Aizpuru
DÍAS: MARTES de 18h a 21h.
LUGAR: Teatro Campos Elíseos. . Ver en Maps.
PRECIO: 80€ mes / 200€ trimestre
PROFESOR: Egoitz Aizpuru
Hastapeneko ikastaro erregularrean antzerki inprobisatuaren teknikaren oinarriak finkatuko ditugu, aukera anitzei irekita eta erne egoten ikasiz, ikaskideei erabat entzunez eta haiekin partekatzen ikasiz.
Jamming Eskola aukera egiten dugu gure klaseak baimen eta askatasun gune izan daitezen, antzerki ariketak eta jolasak bezalako dinamika praktikoak eginez, entrenatzeko eta antzerki inprobisatuaren teknikaren oinarriak eskuratzeko, betiere gozamenetik eta dibertsiotik abiatuta.
Hastapeneko lehen ikastaro honetan, antzerki-inprobisazioaren teknikaren oinarrietan zutabetzat hartzen ditugun hainbat kontzeptu jorratuko ditugu:
• Entzutea eta kontzentrazioa (banakakoa eta taldekoa).
• Proposamenak onartzea: «Bai eta gainera».
• Norberarengan eta gainerako ikaskideengan konfiantza izatea.
• Erabakiak hartzea
• Sorkuntza espontaneorako sormena eta irudimena.
• Oinarria: Pertsonaien arteko erlazioa, pertsonaiaren helburua, eszena gertatzen ari den lekua.
• Istorioen egiturei buruzko lanketa.
• Ikasturte amaierako emanaldia.
Ez da beharrezkoa inprobisazioan eta/edo antzerkian esperientzia izatea. Ikasteko eta gozatzeko gogoa baino ez da behar.
Gehienez 16 ikasle.